XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUAK

1 zenbakiaren grafia dagokion kantitatearekin erlazionatzea.

EDUKIAK

1 zenbakiaren grafiaren eta dagokion kantitatearen arteko ulerkuntza.

JARDUERAK

Irakasleak zenbait elementu ipiniko dizkio ikasgelako panpina bati: eskularru bat, galtzerdi bat, jantzi bat, eranskailu bat.

Elementu bat jartzen dion bakoitzean zenbat jarri dizkion esan, ahots goraz: Bat!.

Txandaka, bakoitzak arropa bat kendu eta mahai gainean utziko du (zapata, jertsea...), ondoren berriz ere ipintzeko.

Baina ipini edo kendu ahala, egiten dena azalduz: Zapata bat kendu dut: Gona ipini dut....

Irakasleak arbelean marraztutako saskien artetik sagar bat duena seinalatu (ikus Gidaliburua).

1 zenbakiaren grafian plastilinazko bola urdin bat itsatsi; eta beste bat gorosti-hosto bat soilik dagoen lekuan.

Ikasgelara Gabonetako apaingarri bana ekarri, denen artean ikasgela apaintzeko.

Irakasleari ekarritakoa zer den azaldu eta zenbat dauden esan: Kanpai bat ekarri dut....

Ipuineko laminetan, bakarrak diren objektuak eta figurak bilatu: Ama Birjina, San Jose, Jesus Haurra, idia...

Jarduera osagarria: plastilinazko txurro batekin 1 zenbakia egin, baita plastilinazko bola bat ere.

Ondoren, zenbakia eta bola kartulina batean itsatsi etxera eramateko.